Itziar Nazabal erakusketa mustutzea

Guaixe 2016ko mai. 16a, 17:21

Ostegeunean izan zen itziar Nazabalen erakusketaren mustutzea, 19:30tan Iortiako kulturguneko erakusketa aretoan.

Amonari eskainitako erakusketari hasiera eman zion Nazabalek emozioz beteriko aurkezpen batekin eta ondoren, bere margotzeko prozesua zuzenean agertu zion publikoari, Jorge Cordón piano-joleak eta Irantzu González dantzariak lagunduta. Ekintza 15 bat minutuz luzatu zen eta hasitako arte lana datorren ostegunean, maiatzak 19an, osatuko du. Margolariak publikoari berriro ere gerturatzeko gonbidapena luzatu zion, bere lan egiteko modua osotara ezagutu ahal izango dutelakoan.

Erlazionatuak

Amonari loreak

Guaixe 2016 mai 10 Altsasu