Ogibideak dantza bihurtuta

Guaixe 2017ko mai. 12a, 12:02

Ostiralean, 20:00etan, Altsasuko Iortia kultur gunean.

Halaxe emanen dituzte Etorkizuna dantza taldeko kideek Lanabesak ikuskizunean. Joan den mende hasierako bizimoduari erreparatu diote ikuskizuna ontzerakoan. Sortu dituzten koreografietan garai hartako lanabesak dira ezinbesteko elementua, zeinei gorputza eta mugimendua batu dizkieten. Orduko ofizioak dantza bihurtuak ikusteko aukera izanen da gaur, euskal dantzek eta, orokorrean, folkloreak lotura estua baitute. Gaur Iortian eskainiko duten ikuskizuna Etorkizunakoek Bartzelonako Tordera herrian apirilaren 22an mustu zuten. 20 dantzarien emanaldiak harrera beroa izan zuen.

Fitxa
Zuzendaria: Iñaki Agirre
Koreografiak: Iñaki Agirre, Aiert Beobide
Gidoi originala: Elixabete Nosellas, Jogoba Astiazaran
Dantzariak: Etorkizuna dantza taldea