Lege oharra

Lege ohar honek guaixe.eus webgunearen  lege erabilera arautzen du. Webgunearen jabea honako hau da: Guaixe Fundazioa (aurrerantzean GUAIXE), Nafarroako Fundazioen Erregistroan inskribatua.

Oro har, GUAIXEk eta webgune honetan dauden zerbitzuak erabiltzen dituztenen arteko harremanak, Espainiako legeri eta eskumenpean daude.

Alderdiak berariaz Espainiako Epaitegi eta Auzitegien eskumenaren menpe daude honako kontratu baldintzen interpretazioan edo gauzatzean sor daiteken edozein gorabehera konpontzeko.

Legeria

GUAIXE Fundazioak uztailaren 11ko 34/2002 Legean ezarritako Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuei buruzko araudia betetzen du, eta baita datu pertsonalak babesten dituen abenduaren 13ko Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoa ere.

guaixe.eus webgunea erabiliz gero, erabiltzailea legezko ohar honen baldintzen mende geratzen da; GUAIXE Fundazioak egokitzat jotzen dituen aldaketa eta eguneratze guztiak egin ahal izango ditu baldintzotan, edozein unetan eta aurretik inori jakinarazi gabe. Webgunean sartu eta bera baliatzeak inplikatzen du erabiltzaileak bertako eduki osoarekin bat datorrela aitortzen duela, inolako eragozpenik gabe. GUAIXE Fundazioak guaixe.eus webgunean, aurrez abisurik gabe, egoki iruditzen zaizkion aldaketak egiteko eskubidea du; hala, eduki eta zerbitzuak aldatu, kendu eta handitu, edo agertzen den forma alda dezake nahi duenean.

Informazio orokorra

GUAIXE FUNDAZIOA
Foru plaza 23, 1
31800 Altsasu (Nafarroa)
Tel.: 948 564 275
E-posta: fundazioa[a bildua]guaixe.eus
IFZ: G-31981509

Edukia eta erabilera

Erabiltzaileak badaki, eta onartzen du, webgune honetan sartzeak ez dakarrela, inola ere, GUAIXE-rekin merkatal harreman bat hastea. Erakundeak bere du eskubidea aurretiazko oharrik gabe bere webgunean egoki irizten dizkion aldaketak egiteko, eta beraz, webgunearen bitartez ematen diren eduki nahiz zerbitzuak, edo hauek zerbitzarietan aurkeztuta edo ostatatuta dauden moduak ezabatzeko edo eransteko.
Jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideak

Jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideak

Web honen edukiaren gaineko eskubide guztiak GUAIXE Fundazioarenak dira. Horien jabetza intelektuala eta industriala arau nazional eta internazionalek babesten dute. Testuak, grafikoak, irudiak, haien diseinua, jabetza intelektuala, markak, izen komertzialak edo beste zeinu bereizgarriren bat, guztiak dira GUAIXE Fundazioaren jabetzakoak.

Webguneko edukia Creative Commons-en baimen baten mende dago.

GUAIXE Fundazioak ez du bere gain hartzen inolako erantzukizunik erabiltzaileak webguneko edukiak erabiltzearren eragin ditzakeen kalteen gainean, ezta erabiltzaileak indarrean dagoen legea betetzen ez badu ere.

Webgunean ikusten baduzu jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideak urratzen duen edukirik, jakinaraz iezaguzu lehenbailehen, posta elektronikoa bidalita fundazioa@guaixe.eus helbidera edo gutuna bidalita helbide honetara: GUAIXE Fundazioa; Foru plaza 23, 1; 31800 Altsasu (Nafarroa).

Webgune honek beste web atari edo gune batzuekin kanpo estekak edo loturak izanez gero, GUAIXE Fundazioak ez da bertako edukien erantzule egiten, eta erabiltzailearen beraren erantzukizuna da haietara jotzea.

Loturak (linkak)

Webgune honetan agertzen diren loturak (linkak) soilik informazio xedetarako eskaintzen dira, eta ez dira ez iradokizunak, ez gonbidapenak, ez gomendioak beraietara joateko.

Datuen konfidentzialtasuna eta babesa

Abenduaren 13ko Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoarekin bat, GUAIXE Fundazioak jakinarazten dio erabiltzaileari datu pertsonalen fitxategi automatizatu bat dagoela GUAIXE Fundazioak sortua eta berak erabiltzeko, bere ardurapekoa, xede dituena erabiltzailearekin harremana mantentzea eta kudeatzea eta informazio egitekoak. Baldintza orokor hauek onartzerakoan GUAIXE Fundazioak erabiltzailearen datu batzuk bildu behar ditu zerbitzua emateko ezinbestekoak direnak.

Fitxategien erregistroa eta formularioak

Erregistratzeko formularioa betetzea ezinbestekoa da webgune honek ematen dituen zenbait zerbitzuetara sarbidea izateko. Eskatzen diren datu pertsonalak ez badira ematen edo datuak babesteko politika hau ez bada onartzen, ezin da harpidetu, erregistratu edo datu pertsonalak eskatzen diren sustapenetan parte hartu. Abenduaren 13ko Datu Pertsonalen Babeserako Lege Organokoaren 15/1999 xedatutakoarekin bat, adierazten dizugu erabiltzaile moduan erregistratzetik jasotako datu pertsonalak GUAIXE Fundazioak- IFK: G31981509; Foru Plaza, 23-1., 31800 Altsasu (Nafarroa), jabe duen fitxategi batean biltegiratuko direla, legez eskatzen diren segurtasun neurriak aplikatuta.

Datuen zehaztasuna eta egiazkotasuna

Erabiltzailea da ematen dituen datuen zehaztasunen eta egiazkotasunaren arduradun bakarra, Guaixe Fundazioak horretatik etor daiteken edozein erantzukizunetatik libre dago. Erabiltzaileek emandako datu pertsonalen zehaztasuna, indarraldia eta egiazkotasunak bermatzen dituzte eta datu horiengandik eratorri ahal den erantzukizuna bere egiten dute, kasu guztietan, eta behar bezala gaurkotuta mantentzeko konpromisoa hartzen dute. Erabiltzaileak onartu egiten du erregistro edo harpidetza formularioan informazio osoa eta zuzena ematea. GUAIXE Fundazioak ez du bere gain hartzen berak egin ez dituen informazioen edo beste iturri bat jatorri duten egiazkotasunaz, beraz ez du ardurarik hartzen informazio horren erabileratik etor daitekeen edozein kalteen gainean. GUAIXE Fundazioak beretzat gordetzen du bere webguneetan jasota dagoen informazioa eguneratzeko, aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea, eta ahal du informaziorako sarbidea mugatu edo eragotzi. GUAIXE Fundazioak ez du erantzukizunik GUAIXEtik kanpoko iturriek emandako informazioaren ondorioz erator daitezken oker, akats edo ez egitetatik eragin daitezken kalte edo galerengatik.

Cookieak

Web orri honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu. Zure erabiltzaile esperientzia (nabigazioa eta hobespenak) optimizatzeko eta analisi lanetarako dira. Nabigatzen jarraituz gero, onartu egiten duzu [gure cookie politika].

Xedeak

GUAIXE Fundazioaren xedea da erabiltzailearekin harremana mantentzea eta kudeatzea eta informazio lanak egitea.

Adingabeak

Gure zerbitzuetako batzuk berariaz adingabeei zuzenduak balira, Guaixe Fundazioak guraso edo tutoreen baimena eskatuko du datu pertsonalak jasotzeko edo datuen tratamendu automatizatua egiteko. Adingabea 13 urtetik gorakoa balitz, adingabearen eta guraso edo tutoreen baimena beharko da.

Hirugarrenei datuak ematea

GUAIXE Fundazioak ez dizkio datuak hirugarren bati utziko. Datuak uztea beharrezkoa balitz, GUAIXE Fundazioak interesatuari bere datuak uzteko berariazko baimena eskatuko lioke.
Datuak ikusteko, zuzentzeko, mugatzeko, ezabatzeko, ezeztatzeko eta aurkatzeko eskubidea nola gauzatu:

Datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, mugatzeko, ezabatzeko, ezeztatzeko eta aurkatzeko eskubidea gauzatu ahal izateko, eskaerak bidali ahal dituzue GUAIXE Fundazioaren helbide elektroniko honetara fundazioa@guaixe.eus edo posta arruntez Foru Plaza, 23-1. 31800 Altsasu (Nafarroa), erreferentzia moduan LOPD jarriz. Eskubide horiek gauzatu ahal izateko, eta Datuen Babeserako Agentziaren urtarrilaren 19ko 1/1998 Instrukzioan ezarritakoaren arabera, beharrezkoa da zuk zure nortasuna egiaztatzea zure NANren edo Zuzenbidean onartua den beste agiri baten kopia bidal diezaiozula GUAIXE Fundazioari. Edonola ere, zure erregistroko datuen aldaketa edo zuzenketa webgunean bertan egin ahal izango da, aurrez erabiltzaile eta pasahitzarekin identifikatuz.

Halaber, adierazten zaizu Datuen Babeserako Espainiako Agentzian (AEPD) erreklamazioa jar dezakezula GUAIXE Fundazioak zuk eskaera egin eta hilabeteko epean erantzunik eman ez badizu. Kasu horretan zure erreklamazioa Datuen Babeserako Espainiako Agentziari bidali ahal diozu, Jorge Juan kalea 6, 28001 Madrid.

Segurtasun neurriak

GUAIXE Fundazioak legez eskatzen diren datu pertsonalen babeserako segurtasun mailak hartu ditu, eta ahaleginak egiten ditu bere esku dauden gainerako neurri eta baliabide teknikoak jartzeko, ez dadin gertatu emandako datu pertsonalak galdu daitezela, oker erabili daitezela, alda daitezela, baimenik gabe erabil daitezela edo lapurtu daitezela. GUAIXE Fundazioak ez du erantzukizunik: sistema elektroniko honen funtzionamendu operatiboan gerta litezken interferentzietatik, ez egiteetatik, etetetatik, birus informatikoetatik, telefono matxuretatik edo deskonexioetatik sor daitezken kalte eta galerena; telefono linietako akatsek edo gainkargek edo Datuak Prozesatzeko Zentruetako gainkargek sistema elektroniko honetan, internet sisteman nahiz bestelako sistema elektronikoetan sortutako atzerapen edo blokeoena; hirugarrenek GUAIXE Fundazioaren kontroletik kanpo sor dezaketen bidegabeko sarrerek sor dezaketen kalteena. Edonola ere erabiltzailea jabe izan behar da interneteko segurtasun neurriak ez direla gaindiezinak.

Onarpena eta baimena

Erabiltzaileak adierazten du datu pertsonalen baldintzen gaineko informazioa eman zaiola, eta onarpena eta baimena ematen dituela GUAIXE Fundazioak datu pertsonalen tratamendu automatizatua egin dezan Datu Pertsonalen Babeserako Politika honetan aipatutako xedeetarako. Webgunean eskaintzen diren zerbitzuetako batzuk datu pertsonalen babesean berariazko aurreikuspenak jasota dauzkaten baldintza partikularrak izan ditzakete.

Lege aplikagarria

Legezko ohar hau Espainiako legeriaren mende dago. Erabiltzailearen eta GUAIXE Fundazioaren arteko edozein auzi edo desadostasun izanez gero, Iruñeako epaitegi eta auzitegien jurisdikzioaren eta eskumen esklusiboaren mende jarriko dira.