guaixe.eus-i buruz

Hilabetekari zena astekari eta astekari zena egunkari. Asmo horrexekin egin zuen Guaixek salto sarera: informazio erabilgarria, bat-batekoa eta euskaraz eskaintzeko. Guaixeren web orriak astekariaren edukiak jasotzen ditu, baina web orri dinamikoa da.

2013. urteko abenduan urtean berritu du webgunea fundazioak. Informazioa kontsumitzeko joerak aldatu direla ikusita eta eskualdeko beharrei erantzuteko berritu du ataria fundazioak.

www.guaixe.eus-en ezaugarri nabarmenenak bi dira. Batetik, Sakanako talde eragile eta herritarrez osatutako Komunitatea izanen du (herritarren parte hartzea eta inplikazioa sustatuko du, haiei web orrian protagonismoa emanez). Eta, bestetik, informazioa eta aktualitatea kudeatzeko tresna berriak izango ditu: argazki albisteak, argazki galeriak, bideoak, zuzenekoak. Aldi berean, zerbitzu eta elementu berriak eskainiko ditu web gune berriak: zorion agurrak, ezkontzak, jaiotzak, gida komertziala. Eta dena mugikorretarako egokitua. Argibide guztiak astelehenean emanen ditugu Iortia kultur gunean.

Proiektu horri ilusioz ekin dio fundazioak. Horretarako Tokikom-en, euskarazko tokiko hedabideen elkartearen laguntza izan du. Euskal Herriko euskarazko beste komunikabide batzuekin batera, punta puntako teknologia eskaintzen duen plataforma jarri dute martxan. Motor nagusia eta software librea besteekin konpartituko du beraz. Hala, tokiko hedabideen sektorea berritzeko urratsa eman dute, bakarka nekez eskura zitzaken baliabideak lortuz horrela.