Otadiako ermitaren aldeko kontzertua

Guaixe 2017ko eka. 2a, 12:45

Larunbatean, 20:45ean, Altsasuko elizan. Entzuleek saskitan utzitako dirua ermitaren konponketara bideratuko da.

Otadiko Kristo Deuna ermitako bobeda kendu eta teilatua konpontzeko lanek 70.000 euroko aurrekontua izanen dute. Parrokiak ez du diru hori eta kontu korronteak zabaldu ditu nahi dutenek ekarpena egin dezaten. Konponketa lan horiek laguntzeko euren ekarpena egin nahi izan dute abeslari batzuk eta kontzertua eskainiko dute bihar.

Etxarri Aranazko musika eskolako kantu ikasle diren Anjel Mari Urrestarazuk, Olibi Galparsorok eta Juli Alvarok parte hartuko dute. Haiekin batera, euren irakasle Itziar Imaz, baita azken horren Donostiako hiru lagun ere. Guztiak bakarka eta taldeka ariko dira. Abeslari taldeak musika sakroko piezak eskainiko ditu. Eta gero, bakarlari gisa, Euskal Herriko eta Hego Amerikako folklore eta herri kantuak eskainiko dituzte. Abeslari gehiagok parte hartzeko asmoa azaldu zuen, baina datengatik ezin izan dute parte hartu.

Sakandarren egitaraua
Regina caeli
Aleluia
Dona nobis pacem
Plegaria celta
En busca del helecho
Todas las mañanitas
Yo vendo unos ojos negros
Balaio
Ansiedad
Funiculi-funicula
Intorno al idol mio

Erlazionatuak