Burundar Txistulariak eta Etxarri Aranazko abesbatzak larunbatean publikoa aseta utzi zuten Baga, biga, higa kontzertuarekin. Denek izan zuten luzitzeko aukera. Txistulariak bakarka, Rafael Goñi Lazkano txistulari bakarlaria, abesbatza eta hango gizonezkoak lehenik eta emakumezkoak ondoren. Koreografia txiki-txiki bat egitera ere animatu ziren hala eskatzen zuen pieza batean.
Altsasuko emanaldia galdu zutenek maiatzaren 6an, 19:00etan, Etxarri Aranazko elizan entzuteko eta ikusteko aukera izanen du. Bi musika erakundeak beste nonbaiten aritzeko aukera ez lukete baztertuko.