Otadiko auzo-konpostagailuan jarri dute hitzordua bihar, 10:00etan. Altsasuko Alde Zaharreko bi auzokidek (Martin Zelaiak eta Javi Bergarak) Sakanako Mankomunitateko Hondakin Bilketa Zerbitzuarekin batera antolatu dute biharko ospakizuna. Aurreko urtean bezala, auzo-konpostagailuaren erabiltzaileen eta ez erabiltzaileen artean konposta banatuko dute. Aldi berean, materia organikoa bereiztearen garrantzia nabarmendu nahi dute. Altsasun horretarako hiru aukera daude: etxean jarritako konpostagailua, auzo-konpostagailua edo 5. edukiontzia, marroia. Informazioa nahi duenak 900 730 450 doako telefonora hots egin dezake.