"Altsasu den guztia" irudikatzen duen intxaurrondoaren eskultura zaharberritzeko lanak abuztuan hasi ziren. "Urte bukaeran baino lehen" amaitzea espero dute, Elur Ulibarrena zaharberritzailearen hitzetan. Egurra garbitu ondoren hurrengo urratsa eman dute: eskultura porlanezko oinarritik kendu eta finkatzeko produktuaz ongi bustitzeko tanga batean sartu dute.