Azaroaren 25ean, Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako egunaren kontura Altsasuko Udaleko Berdintasun teknikari Idoia Goikoetxea elkarrizketatu dugu Beleixe Irratian (FM 107,3). Indarkeriaren kontra borrokatzeko bitartekoak behar direla gaztigatu du, baina atzoko moduko egunetan plazak beteta egon beharko luketela gaineratu du. Erakunde publikoek prestakuntza, araudia egokitu eta programa egokiak gartau behar dituztela aldarrikatu du.