"Makillaje berezia egitea hilabeteko lana da"

Erkuden Ruiz Barroso 2018ko aza. 30a, 08:36
Santi Goikoetxea, ezkerrean, makillatze lanetan. UTZITAKOA

Santi Goikoetxea ile-apaintzailea eta makilatzailea da. Estilista, azken finean

Modaren munduan lan egin ondoren, ile-apainketa motz gelditzen zitzaiola pentsatu eta zinemarako bereiztutako makilajea ikastea erabaki zuen. Madrilgo goi mailako eskola batean ikasten ari da

1. Zergatik ile-apaintzaile izan?
Betidanik gustatu zait irudiaren mundua. Panpinak apaintzen nituen: arropak egiten, ile-apaindu eta denetarik egiten nien. Ile-apaintzeko lehenengo burua 11 urtekin oparitu zidaten. Orduan hasi nintzen orrazketan egiten esperimentatzen. Gaur egun arte. Zaletasun bat da. Goiz jaiki behar izatea eta ordu asko egotea ez zait kosatatzen. Noski, lan bat da, baina asko gustatzen zait.

2. Ile-apaindegietan lan egin duzu. Zer nolako esperientzia izan da?
Oso ona. Hiru ile-apaindegietan lan egin dut, haien artean desberdinak, eta bakoitzetik zerbait ikasi dut. Gustatzen zait, baina beti lan antzekoa egiten da. Ile-apaindegi horietako bat edertasun marka ezagun bateko talde sortzailean dago eta modaren munduan hainbat lan egiteko aukera eman dit. Hortaz, ile-apaindegitik ateratzeko eta modaren munduan sartzeko aukera eman zidaten.

3. Beraz, ekitaldi berezietan lan egin duzu.
Gehienak ile-apaindegi honi esker egin ditut. Besteak beste, Zinemaldian egon nintzen Marrowbone filmaren taldea apaintzen. Gainera, Dantzarima dantza konpainiaren eta Irantzu dantza eskolaren ikuskizunetarako dantzariak apaintzen ditut ere. Nahi gabe izan da. Ezer bilatu gabe nire lana egin dut, hau da, ez naiz jendearengana egiten dudana erakustera. Baina egiten dudana ikusi dutenean gustatu zaie.

4. Zer egitea gustatzen zaizu gehien?
Ezin dut aukeratu. Dena gustatzen zait. Gainera, eskuordetzea kostatzen zait; nik dena egin nahi dut. Itxura aldaketa handiak egitea gustatzen zait.

5. HRP make up artist eskolan makillaje berezia ikasten ari zara. Zer da eskola hori?
Makilajaren munduan izen handiko eskola bat da. Irakasleek zinemaren munduan esperientzia handia dute eta saria jaso dituzte ere. Gainera, modaren eta zinemaren munduan oso garrantzitsuak diren behin behineko irakasleak ere ekartzen dituzte. Ikasketak nahiko orokorrak dira. Gehien bat zinemaren eta efektu berezien makillajea deitzen dena lantzen dugu, baina moda editorialak ere lantzen ditugu. Zinema grabazio batean egiten den makillaje osoa sartzen da zinemaren eta efektu berezien makillajearen barruan. Edertzeko makillajea egiten da, izan ere, fokoak oso indartsuak izan ohi dira, 4k kamerekin grabatzen dute... Gainera, protesiak egiten dira, zonbiak sortu, pertsonak zahartu eta abar. Makillaje editoriala aldizkariendako argazki saioak, markendako lanak, pasarelak, fashion filmak eta modaren inguruan dagoen guztia da.

6. Zergatik erabaki zenuen ikasketa hau egitea?
Ile-apainketa motz gelditzen zitzaidan. Zerbait gehiago behar nuen. Modaren eta zinemaren munduak asko gustatzen zaizkit. Modaren eta zinemaren munduak gustatzen zaizkit. Modaren munduan lan egiteko aukera izan nuen eta zinemarne munduan dena gustatzen ziat. Beraz, eskola honek bi gauzak eskaintzen zizkidanez progatzea erabaki nuen.

7. Goi mailako eskola bat da. Zaila izan zen sartzea?
Espezializazio eskola bat da eta sartzeko nahiko maila altua izan behar duzu. Azterketa bat egin behar genuen, baina azterketa hori egiteko gure book profesionala erakutsi behar genuen, hau da, makilatzaile bezala zure lerro estetikoa aurkeztu behar zenuen. Lerro estetikoa makillatzaile pertsonalitatea da, makillatzaile bezala ezberdintzen zaituena. Nik begiradari jartzen diot arreta, bekainei garrantzia handia ematen diet ere begiradaren arkuaren elementu garrantzitsuenetarikoa delako. Gainera, garrantzia handia eman nion ileari ezberdintzen nauen elementu bat delako. Klasean bi bakarrik gara ile-apaintzaileak.

8. Nolako esperientzia izaten ari da?
Oso aberasgarria, eta oso gogorra, egia esan. Oso gogorra da asko exijitzen dutelako. Lan bikainak eskatzen dituzte, eta ikasleen artean lehiakortasun handia dago. Hainbat irakaslek lehiakortasun hori handitzen dute, gainera. Baina, azkenean, zinemaren eta modaren munduan lehiakortasun handia dago. Jende on asko dago eta zarena erakusten ez baduzu zapaltzen zaituzte; eta hurrengoa pasako da. Eskolatik kanpo praktikak egiteko aukera izan dugu. Irakasle batek Almerian grabazioa izan du eta grabazio horretan eraman dituzten protesi guztiak guk prestatu ditugu. Aurreko astean klasekideak eta biok Anastasia musikaleko ileordeak prestatu ditugu eta Madrilgo Gabonetako argien piztean ere aktoreek emanaldi bat egin zuten eta guk makillatu eta orraztu genituen.

9. Zenbat denbora behar da zinemako berezi bat egiteko?
10 ordu inguru. Errementari filmaren deabrua egiteko 8 eta 10 ordu inguru behar dituzte hiru pertsonako talde batek. Gainera, atzetik beste talde bat dago aurretik moldeak egin dituena. Hilabetetako lana da.

10. Etorkizunean, zer?
Trebatzen jarraitu nahi dut. Eskola oso berezia da eta lan mundura zuzenean atera naiteke hemendik, baina gustatuko litzaidake makillatzaile gehiagorekin ikasten jarraitzea. Geroz eta gehiago prestatzen bazara, hobe. Kontaktuak oso garrantzitsuak dira, eta lortzeko modurik onena ikastaroak dira.

11. Nola ikusten dituzu gaur eguneko efektu bereziak? Asko hobetu dira?
Arazoa orain digitalizazioa da. Digitalizazioa merkeagoa da. Hala ere, oraindik efektu erreal asko lantzen da. Telesail arruntenak ere badu efektu berezien departamentua. Estatuan sektoreko hoberenetarikoak daude. Guillermo del Toro zinemagileak, esaterako, Espainiako makillatzeile taldeak nahi ditu haren filmak egiteko.