Aldasororendako Teknopolis sarietako bat

Guaixe 2019ko ots. 25a, 15:13

Euskal Telebistako zientzia eta teknologia saioak, Teknopolisek, 20 urte bete ditu eta pasa den asteazkenean bere sariak banatu zituen.

Sarituen artean Elena Aldasoro Unamuno altsasuarra zegoen, Meitnerio saria jaso zuena. Osakidetzako medikua eta ikerlaria da altsasuarra eta medikuntzan genero ikuspegia txertatzeko egin duen lanarengatik jaso zuen saria. Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektore Alfonso Karlosena Garziaren eskutik jaso zuen saria. Aitortza senarrari eta semeari eskaini zien. Bere aholkulari Rosariko gogoan izan zuen. Berarekin ikerketari eta generoari buruz pentsatzen hasi zela aipatu zuen. Azkenik, Altsasuko Auziagatik preso dauden zazpi herritarren askatasuna eskatu zuen.