Hiru Mendi Zerrak lotuko ditugu?

Guaixe 2019ko api. 5a, 12:38

Larunbatean, apirilaren 6an, goizeko 7:00etan, abiatuko da Altsasuko Mendigoizaleak taldeak antolatutako Hiru Mendi Zerrak mendi zeharkaldia. Mendizaleek hiru ibilbideren artean aukeratu dezakete


Urbasa-Andia, Altzania eta Aralar mendizerrak batzea, hori da Altsasuko Mendigoizaleak taldeak larunbaterako proposatzen diguna. Hainbat entitate eta babesleren laguntzarekin antolatutako XII. Hiru Mendizerrak mendi martxaren helburua Altsasu inguruko hiru mendizerra horiek lotzea da, eta  ingurune bikain horietatik barna ibiliko dira aipatu ibilaldi ez lehiakorrean parte hartuko duten mendizaleak. Bihar, larunbatean, irailaren 6an abiatuko dira, goizeko 7:00etan, Gure Etxeatik, eta hiru ibilbide izango dituzte aukeran. Altsasuko proba ez lehiakor honen ibilbide luzea Nafarroako Iraupen Luzeko Mendi Ibilaldien XII. Txapelketako bigarren proba baliagarria izango da, eta, horretaz gain, Euskal Herriko Ibilbide Luzeen Zirkuiturako puntuagarria den bigarren proba da.



Luzea, laburra eta alternatiboa

Bi ibilbide nagusiren artean hautatu ahal izango dute mendizaleek: Hiru Mendi Zerrak, ohiko ibilbidea (48 km, 2.700 m desnibel metatua) edo ibilbide laburra (26 km, 1.200 m desnibel metatua). Ibilbide laburrak gutxi gorabehera 7-8 orduko lana eskatzen du eta martxa handiaren estimazioa 11 ordutik gorakoa da. B

 ibilbideak Altsasuko Gure Etxean hasiko dira, 7:00etan. Hasieran, mendizale guztiek Urdiainera joko dute. Urdiaindik Urbasa-Andiara igoko dira, Portuazpitik, eta aipatu parke naturala zeharkatuko dute, Bargagaingo gurutzera helduz. Portutik barna, Gainsolera helduta, Ziordia herriraino jaitsiko dira, bertako hornidura gunean atsedena hartzeko. Segidan, ibilbide motza aukeratzen dutenak partzelarietatik barna eta Cementos fabrikako atzealdetik Altsasura ailegatuko dira, eta, aldiz, ibilbide luzea hautatzen dutenak Kipular igoko dute, gero Orobeko antzinako harrobitik jaisteko. Ondoren, Sorozarreta jaitsi eta segidan Balankaleku eta Intxusburu igoko dituzte. Handik jaitsiko dira, Sarabetik, eta San Pedrotik eta Basoitxitik barna Altsasuko Gure Etxera helduko dira.

Horiek dira bi ibilbide nagusiak, baina badago ibilbide alternatibo bat. Izan ere, behin Sorozarretara iritsi ondoren, ibilbide luzearekin jarraitu nahi ez duten mendizaleak daude, Ibarreatik barna Altsasura itzultzen direnak. Mendizale horiei begira, ibilbide alternatibo bat prestatu du antolakuntzak, Ibarreatik beharrean Dorretxikitik bueltatxoa eman eta Altsasura iristen dena. Kasu honetan, 30 km inguru osatzen dituzte mendizaleek, eta 1500 metroko desnibel metatuta gainditzen dute.



5 hornidura eta kontrol gune


Ibilbidean barna 5 hornidura eta kontrol gune egongo dira: Urbasan, Ziordian, Sorozarretan, Saraben eta Gure Etxean. Zer jan eta zer edan ez da faltako; famatuak dira eskaintzen diren hamaiketakoak. Bestalde, ibilbidea markatzeko lanak errespetatzeko deia egin dute antolatzaileek. 



Aurreko urtean 380 mendizale

Aurreko urtean eguraldiak ez zuen lagundu baina hala ere 380 mendizalek hartu zuten parte Altsasuko Mendigoizaleak taldeak antolatutako proba ez lehiakorrean.
urretik
zena ematea www.mendizmendi.com edo www.zirkuitua.com web guneetan egin beharrekoa zen, baina tokia egonez gero –antolakuntzak gehienez 700 parte-hartzaile onartzen ditu– antolakuntzak bertan aritzeko baimena eman dezake. Prezioa: 15 euro. Dortsalak ostiral arratsaldean edo larunbat goizean jaso ahal izango dira, Altsasuko Gure Etxean.