Maiatza ospatzera

Guaixe 2019ko mai. 3a, 14:46

Foru plaza artisautzaren erakusleihoa izanen da.

Alde Zaharreko Euskal Festa eta artisau azoka asteburu beteko eskaintzan. Larunbat eguerditik gauerdira arte Gartzia Ximenez kalearen udaletxe ingurua oinezkoendako izanen da.

Altsasuko lehen asteburuarekin batera heldu da Alde Zaharreko Euskal Festa. Altsasuko Gazte Asanbldak (AGA) 18. urtez antolatu du ospakizuna. Haren atariko egitaraua aletzen joan dira astean zehar. Astelehenean, hasteko, asanblada egin zuten. Asteartean zaintzari buruzko hitzaldia eman zuen Itaian elkarteak. Atzo, berriz, euskararen egoerari buruzko dokumentala ikusteko aukera izan zen gaztetxean. Eta gaurko eta etziko egitarau betea prestatu dute AGAkoek.

Asteburuko eskaintza borobiltzen du udalaren egitarauak. Dantza ikuskizuna gaurkoan. Bihar haur eta gazteendako aisialdi gunea antolatu du plazan. Eta musika eskaintza bikoitza kultur gunean eta plazan. Asteburua borobilduko du domeka goizeko artisau azokak. 26 artisau lanean ikusteko aukera izanen da.

Errepika
Gaurko 12:00etatik eta irailaren 14ra arte, maiatzeko gurutzetik irailekora, Altsasuko eguerdiek ezkilek jotako sintonia izanen dute. Ezkila errepika jotzeko ohitura izpiritu gaiztoak uxatzeko “konjuroa” omen da. Nekazaritzatik industria gizarte izatera pasa zenean, XX. mendean desagertu zen Altsasun eta Enrike Zelaiak 70. hamarkadan berreskuratu zuen.

Egitaraua
Maiatza 3, ostirala
17:00etan Haurren txokua, plazan. (AGA)
18:00etan Txokolate-jana, plazan. (AGA)
19:00etan Maravillas herriarentzat! manifestazioa, plazatik.
20:00etan Dantzaren Nazioarteko Egunaren oroipena Irantzu Gontzalez Dantza Akademiako ikasleen eskutik Iortiako zabalgunean.
20:30ean Pintxo-potia, gaztetxien. (AGA)
22:30ean AGA caigo, gaztetxien.

Maiatzak 4, larunbata
12:00etan eLe Festa: Mintzodromoa, haurrendako tailerrak eta auzatea, Foru plazan.

12:00etan Auzatia eta trikipoteua. (AGA)
12:00etan Altsasuko erraldoi eta buruhandien kalejira, Iortia kultur gunetik.
13:00etan Herri apostua, plazan. (AGA)
14:30ean Bazkaia. (AGA)
16:30ean Malababa txaranga. (AGA)
17:00etatik 19:00etara Ludoteka eta gaztetxokoa plazara! Ginkana, tailerrak, jolasak…

17:30ean V. Bikotekako pilota goxua txapelketako finalak. (AGA)
19:00etatik 21:00etara Josketa, lentzeria eta ehoziri ikastaroetako lanen erakusketa, Gure Etxea eraikinen.

19:30ean Golden Gran Selección kontzertua, Iortia Kultur Gunean.

20:00etatik 22:00etara Dantzaldia Orots taldearekin, Foru plazan.

21:30ean Magrak, gaztetxien. (AGA)
22:00etan Erromeia, gaztetxien. (AGA)
00:00etatik 02:00etara Dantzaldia Orots taldearekin, Foru plazan.


Maiatzak 5, igandea
09:00etan Dianak Zangitu fanfarrearekin, Alde Zaharrean.

10:30etik 14:30era Artisau azoka eta taloak, Foru plazan.

11:00etatik 14:30era Josketa, lentzeria eta ehoziri ikastaroetako lanen erakusketa, Gure Etxea eraikinean.

13:30ean Bildotsaren zozketa.
18:00 Altsasuko musika eta Dantza eskolaren kontzertua, Iortiako zabalgunean.

Artisauak
Lentzeria (udal tailerra), ehoziriak (udal tailerra), Patxi Amillano (gazta), Mikel Zalba eta Aritz Agorreta (koilaragileak), Juan Manuel Herrero (buruhandiak), Patxi Murillo (sokagilea), Agustin Lopez de Zubiria (isatsak), Ernesto Barron (ferratzailea), zur lanketa (zur-lanketa eskola), Peio Iraizoz (harria), Alejandro Rellan (bastoiak), Asier Crespo (Larrua), Itziar Nazabal (oihal margotua), Iñaki Villanueva (zura), Igor Obeso (beira), Angel Beunza (kaikuak), Ramon Paniagua (momotxorroak), taloak (Arantza Asurabarrena, Maria Teresa Navarrete, Maria Pilar Larrea, Belen Rubio, Maitane Anton, Maria Jose Elizalde eta Patxi Beramendi), Adriana Ojer (artilea), Jesus Mari Olmos (zura), Pedro Mantso (sutegia), Rodolfo Rivero (uztarria), Ion Dufurrena (kaikuak), Carmelo Llena (pilotak), M. A. Arriaga (zesta-punta) eta Beatriz Unzueta (saskigilea).