Dena prest III. Gaztewood jai erraldoierako

Guaixe 2019ko eka. 7a, 10:43
Los Angelesek Hollywood-en hitzak baditu, Altsasuk Gaztewood-ekoak.

Bihar, ekainaren 8, larunbata, Altsasuko Gaztetxearen III. Film Laburren lehiaketaren bukaera eta sari banaketa gala izanen da, Burunda frontoian

Momentu honetan, Burunda frontoian, Gaztewood gala erraldoiarendako azken ukituak ematen ari dira. Edo azken aurrekoak. Alfonbra gorria zabaldu, pankartak zintzilikatu, gonbidatuendako eserlekuak erreserbatu, barra prestatu... Bihar, 21:00etan, Altsasuko zinemaren festa alternatiboa hasiko da alfonbra gorritik lehiaketaren protagonistak eta izarrak pasatzen direnean. 22:00etan jaialdia hasiko da.

Altsasuko Gaztetxearen Gaztewood III. Film Laburren lehiaketa herrikoia egin da 2019. urte honetan. Guztira, 20 lan aurktu ziren eta maiatzaren 17an eta 19an film laburren emanaldia izan ziren, Iortia kultur gunean, arrakasta handiarekin. Egunotan ere herriko tabernetan ere lanen proiekzioak egin dira. Bihar txapelketarei amaiera emanen diote, Burunda frontoian ospatuko duten gala erraldoiarekin.

Sari banaketa ez ezik, Atzapar rock taldearen musika, dantzak, performanceak, gaztetxearen historia eta sorpresa gehiago izanen direla aurreratu dute AGAtik. 21:00etan VIP pertsonak alfonbra gorritik pasako dira eta 22:00etan gala hasiko da. VIP pertsonak film labur bakoitzeko bi pertsona dira eta urtean zehar egin ziren urrezko tiketen irabazleak eta haien lagunak dira.

Erlazionatuak