Pentsiodunek Aita Barandiaran egoitzara eramanen dute euren protesta

Guaixe 2019ko eka. 17a, 08:48

Pentsio duinen aldeko manifestazioa.

Gaur 12:00etako kontzentrazioa adinduen egoitzaren parean eginen dute, zerbitzu ona aldarrikatzeko.

Pentsio duin eta publikoen aldeko mugimenduak astelehenero, 12:00etan, kontzentrazioa egiten du Altsasun. Euren aldarrikapenetako batzuk dira, besteak beste: pentsioak urtetik urtera Kontsumo Prezioen Indize errealarekin automatikoki berdintzea; 1.080 euroko gutxieneko pentsioa; gutxieneko soldata 1.200 eurokoa izatea baita lan erreformak bertan behera uztea. Horrekin batera adineko pertsonendako zerbitzu egokiak eskatzen dituzte.

Hori dela eta, gaur Aita Barandiaran egoitzaren parean kontzentratzera deitu dute. Egoitzan dauden pertsonak gero eta mendekotasun handiagoa dute eta horrek langileen lan karga handitzen du. Sakanako 
entsiodunen Koordinadorak kalitatezko zerbitzua eta langileen lan baldintzak aldarrikatuko dituzte. Eta udalak eta Nafarroako Gobernuak sinatuko duten kontzertu berrian hurrengo eskaerak jaso daitezela exijitu dute: bi zaintzaile gehiago, garbitokirako langile bat eta osasun-laguntzaile tekniko bat kontratatzea.