Altsasu galaz jantzi zen

Guaixe 2019ko eka. 14a, 11:56

Gaztewood film laburren lehiaketaren sari banaketa eta festa handia ospatu zuen larunbatean Altsasuko Gaztetxeak. Galaren aurretik film laburren protagonistak eta VIP pertsonak alfonbra gorritik pasatu ziren

Gaztewood film laburren lehiaketa osoan zehar detaile guztiak kontuan izan dituzte, eta galan ez zen gutxirako izanen. Hortaz, argazkilari ofiziala ere izan zuten: Kiki argazkilaria. Beraz, argazki galeria honetan agertzen diren argazkiak, baita irudi gehiago ere Kiki argazkidendan lor daitzekela jakinarazi dute AGAtik.