Zumalakarregi inguruko lanak astelehenean hasiko dira

Guaixe 2019ko uzt. 12a, 13:27
Enpresaren prefabrikatua dagoeneko plazan dago.

Amaia eta Bakea kaleetako zati bat eta Zumalakarregiko zoladura berrituko dira.

Altsasuko Udalak jakinarazi duenez, astelehenean hasiko dira Amaia eta Bakea kaleko zati batean sareak eta zorua berritzeko lanak. Horrekin batera, Zumalakarregi plazako zorua berrituko da. Lehenik azken lan hori eginen dute eta gero bi kaleetakoa. Plazako lanek espazioa guztiz eraldatuko dute: hego aldean pergola jarriko da zuhaitz ilara bat kenduta, jolas parkea hego mendebaldera aldatuko da eta plazako zuhaitzak aldatuko dira.Lanak Apezetxea Anaiak SL enpresak eginen ditu eta horretarako 8 hilabete izanen ditu. Aurrekontua 1.192.227,79 eurokoa  (BEZ kanpo) da.