Sustraietatik sortutako doinuak eta dantzak

Erkuden Ruiz Barroso 2019ko ira. 7a, 12:08
Brotes de Encinako dantzariak. ARTXIBOA

Extremadurako dantza eta musika tradizionalean oinarritutako ikuskizuna eginen du bihar, igandea, Brotes de Encina Iruñeko taldeak, Iortia kultur gunean, 18:30ean. La Encina elkarteak antolatu du emanaldia, Extremadurako egunaren barruan

Extremadurako, "gure sorterriko", kultura eta folklorea gogoan izateko asmoz sortu zen duela hainbat urte Brotes y Raices taldea. Iruñeko Extremadurako Etxearen parte zen, eta duela urte bat "ibilbide propioa" hastea erabaki zuten, Jesus Cidoncha taldeko kideak eta Altsasuko La Encina kultur elkarteko presidenteak azaldu duenez. Brotes de Encina deitzen da orain Extremadurako folklorea egiten due taldea. Bihar, igadea, Etremadurako egunean, Extremadurako folklore jaialdia eskainiko du Iortia kultur gunean, 18:30ean.

Herriminari aurre egiteko modua da folklore talde batean parte hartzea: "gure kultura eta folklorea mantetzeko" sortu zen Brotes y Raices taldea. Jesus Cidonchak hamar urte daramatza lehen Brotes y Raices deitzen zen taldean, eta orain "bakarrik ibiltzea" erabaki dutela azaldu du eta Brotes de Encina izena jarri diote. Helburua berdina da: Extremadurako folklorea gustatzen zaien pertsona bildu. "Oso gustura aritzen gara".

Etxemadurako Caceres eta Badajoz probintziek osatzen dute, eta bakoitzean hamaika herri daude. Hortaz, Extremadurako folklorea anitza da. "Denetarik egiten dugu, are gehiago, gure ikuskizunak bita banatzen ditugu: erdia Caceseresko abestiak egiten ditugu, eta beste erdia Badajozekoak". Jotak, rondeñoak eta karrika-dantzak egiten dituzte. "Nire gogokoena Rondeña de Orellana da, oso jota señoritoa da".

"Egia esan dantza tradizionalak nahiko antzekoak dira". Saltoak eta hanketako mugimenduak egiten dira etxremadurako dantzeta, euskal dantzetan bezala. Bereizgarri handiena jantziak dira: "oso jantzi deigarriak eta koloretsuak dira".

Musika eta dantza
"Zuzeneko musika garrantzitsua da, askoz politagoa gelditzen da". Gainera, ikuskizunean musikariek ere bere tartea dute, eta abestutako jotak egiten dituzte ere. Extremadurako egunean, igande goizean, meza eginen dute Altsasuko San Joan ermitan eta bertan ere koroak jarriko dituzte.

Erlazionatuak