Gogoan eskulturako plaka jarri du gobernuak

Guaixe 2019ko ira. 26a, 11:13

Zimendudun oinarri batean jarri dute plaka berria.

1978ko Sanferminetako gertakari tragikoen oroimenez jarritako “Gogoan” eskulturako plaka berrezarri du.

1978ko Sanferminetan izandako gertakari tragikoak oroitzen ditu Dora Salazarren Gogoan eskulturak. Uda honetan izandako erasoetan lapurtu dute hainbatetan haren oinean dagoen plaka. Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko Harremanetako Departamentuak plaka astelehen goizean berrezarri zuen, bere oinarria zimendu hobea ematearekin batera. 

Aipatu eskultura foru administrazioaren Nafarroako Historia-Memoriako Leku izendapena du garagartzaroaren 18az geroztik. Nafarroako Gobernuak aipatu memoria-toki horien kontserbatzeko konpromisoa hartu du. “Toki horien kontra egindako edozein eraso elkarbizitzaren balioei egindako justifikaziorik gabeko erasoa dira, German Rodriguez Saizen familiaren oinazea areagotzen du, haiendako gure elkartasuna”. 

Eskultura
Dora Salazarren eskultura joan den urtean jarri zen Iruñean, 1978ko San Fermin festetako gertakariak gogorarazteko. Polizia zezen plazan sartu eta kargatu egin zuten, baita haren inguruetan ere. Rodriguez tiroz batez hil zuten eta beste hamar pertsona tiroz zauritu zituzten poliziek eta, gutxienez, beste 150 gomazko pilotekin. Gertakariek arrastoa utzi zuten Iruñean. 

Erlazionatuak

Betirako 'Gogoan'

Guaixe 2018 uzt 04 Altsasu