Bustita, baina feriak

Guaixe 2019ko urr. 23a, 15:59

Ferien asteburua pasa da Altsasun 

Larunbatean, eguraldia lagun, erraldoiak ikusi, dantza egin, musikaz gozatu eta kalejiran ibiltzeko aukera izan zuten altsasuarrek eta bisitariek. Baita Pirinioko mastinen 15. lehiaketa monografikoa ikusteko ere. 27 txakurrek parte hartu zuten, Euskal Herria, Aragoi, Katalunia eta Galiziatik etorriak. Gauarekin batera etorri zen euria. 

Igande goizeko argitasunak gutxi eutsi zion, langarra zena euri bihurtzen zen tarteka, eta alderantziz. Euria bezala, jendea ere hasieran gutxi, baina goizak aurrera egin ahala poleki bildu zen  feria-gunean. Kultur guneko zabalgunean, Baratzekobide plazan, Gartzia Ximenez kalea, Foru plaza eta Otadiko Kristo deuna kalea azoka erraldoia bihurtu ziren eta handik pasa zirenak jateko eskaintza ugaria, etxe-tresnak, arropak, apaingarriak eta beste erosteko aukera izan zuten. Ikas bidaiarako dirua ateratzeko baliatu zuten ikasle batzuk ere. Tabernez aparte jendeak gosea asetzeko taloen lau postuetan edo Inauteri Batzordearen bi postuetan izan zuen aukera. 

Garbitoki eraikineko gimnasioak, atzera ere, mikologia erakusketa hartu zuen. Zizak gertutik ezagutzeko aukera eman izan zuen jendeak. Guztira 240 mota zeuden. Zizekin batera Altsasuko mikologia taldeko kideak basoak zaintzeko deialdia egin zuten. Horretarako, beste behin, basoan jasotako zabor erakusketa ere jarri zuten mahai batean. 

Zaldi-aziendako lehiaketa Zelai kalean egin zen. Hark Isidoro Melero kalearekin bat egiten duen gunean izan ziren Guillermo Perez de Lezeta (Abere kooperatiboko teknikaria) eta Jose Angel Barberena (abeltzaina). Biak izan ziren lehiaketako epaileak eta haien aurretik bi ordutan 70 parte-hartzaileak pasa ziren. Epaileek zaldi-aziendaren morfologia aztertu zuten eta horren araberako sariak banatu. 

Sariak 

5 urtetik gorako hazitarakoak 
1. Patxi Legarra Zubiriarena, Zuhatzu.

2. SAT Gonzalez Percazena, Ziordia.
3. Patxi Agirre Arratibelena, Arbizu.



3 eta 5 urte bitarteko hazitarakoak

1. Martin Ezkurdia Barasoainena, Arbizu.
2. Jose Anjel Rekalde Larunberena, Zuhatzu.
3. Alba eta Alustizarena, Altsasu.



Behorrak pottoarekin 

1. SAT Gonzalez Percazena, Ziordia.
2. Jose Anjel Rekalde Larunberena, Zuhatzu.
3. Xabier Bakaiko Salcedarena, Lakuntza.



Pottorik gabeko behorrak
1. Juan Aldaba Uharterena, Satrustegi.
2. SAT Gonzalez Percazena, Ziordia.
3. Javier Lanz Alegriarena, Lakuntza.

Urte beteko pottoak 

1. Fermin Unzilla Arañarena, Etxarri Aranatz.
2. Martin Ezkurdia Barasoainena, Arbizu.
3. Patxi Legarra Zubirirena, Zuhatzu.

Bi urteko pottoak 

1. Juan Aldaba Uharterena, Satrustegi.
2. Jose Javier Arraiza Mezkirizena, Uharte Arakil.
3. Juan Aldaba Uharterena, Satrustegi.

Urte beteko bihokak 

1. Jose Anjel Rekalde Larunberena, Zuhatzu.
2. Juan Aldaba Uharterena, Satrustegi.
3. Erkuden Gabari Satrustegirena, Olatzagutia.  

Bi urteko bihokak 

1. SAT Gonzalez Percazena, Ziordia.
2. Javier Agirre Mundiñanorena, Etxarri Aranatz.
3. Fermin Unzilla Arañarena, Etxarri Aranatz.



Altsasuko abere onena

Alba eta Alustizaren Txato.  

Erlazionatuak

Feria eguna Altsasun

Guaixe 2019 urr 21 Altsasu