Arte politikoaren arloan da ezaguna Santiago Sierra artista. 2018ko Madrilgo Arco azokan piztu zen eztabaida: Preso Politikoak Espainia Garaikidean (Presos Políticos en la España Contemporánea) lana mustu zuten, eta, ondoren, zentsuratu eta kendu behar izan zuten, antolatzaileen esanetan, "polemikarik ez sortzeko". Asteartean Altsasun mustu zuten erakusketa. Josep Maria Benet erakusketaren jabeak utzita izanen da artelana hilaren 30era arte Iortia kultur guneko erakusketa gelan. Zuri-beltzeko 24 argazkik osatzen dute lana eta erretratatuen aurpegiak pixelatuta ageratzen dira. Argazkiek 74 preso politikori erreferentzie egiten diote, tartean Altsasuko auziko erretratu bat dago.
Nola sortu zen erakusketa hau egiteko ideia?
Arte estudioan konturatu ginen Espainian betidanik izan den idei politikoen jazarpena azken urteetan handitzen ari zela. Lehen errepresioa, batik bat, eremu abertzale, anarkista eta Andaluziako larreetako jornalarien kontra zen. Nobedadea zen azken urteetan ezkerreko edozein disidenteari eragiten ziola errepresio horrek. Artistek ere gure lana egiteagatik, gure lana ez bazen Espainiako nazioaren aldeko txalo bat, salaketekin eta edozein motatako arazo legalekin mehatxatuak izan gara. Agian edalontzia gainditu zuen tanta Madrilgo festa batzuetan txotxongilolarien atxiloketa izan zen, baina gertatu berri zegoen ere Alfonen auzia eta beste hainbat. Zerbait egin beharra zegoen.
Nola izan zen sortze prozesua?
Estudioan komunikabide alternatiboetako informazio oinarri hartutako ikerketa bat hasi genuen. Hasitako auzien jarraipena egin genuen eta inplikatutako kolektiboekin eta partikularrekin harremana zuzena izan genuen. Urte batez hilabetean bi auzi publiko egiten genituen, seriea itxi arte. Seria itxi genuen lan urte bat bete genuelako, ez kasu berriak sortu ez zirelako.
Zertan oinarritu zinen erakusketan egon behar ziren pertsonak aukeratzeko?
Europako Kontseiluko Legebiltzarrak preso politikotzat hartzen duena oinarritu gara. Beraz, biltzarra honek preso politikoa izendatzeko hauetako baldintzetako bat behar dela dio: atxiloketa Giza Eskubideen Europako Hitzarmenean ezarritako oinarrizko bermeren bat urratuta eman bada; arrazoi politikoengatik, atxiloketaren iraupena eta baldintzak ageriki neurriz kanpokoak izatea; arrazoi politikoengatik, beste pertsonekin alderatuz atxiloketa diskriminatzailea izatea, edo, azkenik, atxilotzea argi eta garbi bidegabeak izan diren prozeduren emaitza izatea, betiere zerikusia izan badezake agintarien arrazoi politikoekin. Erretratutako guztiek gutxienez baldintzaren bat betetzen dute.
Erretratuetako bat Altsasuko auziari eskaini diozu. Zergatik sartu zenuen?
Haien atxiloketak aurreko galderan aipatutako hainbat irregulartasunetan erortzen direnez, arrazoi politikoengatik zigortu dituztela argi uzten dute. Desproportzio eta menduko kasu argi bat da, akusatuen artean Ospa Eguna poliziaren aurkako mugimenduari lotutako aktibistak zeudelako.
Nola iritsi zitzaizuen auzi honen inguruko informazioa?
Hasiera batean beste edozein albiste bat bezala iritsi zen. Gero gertatutakoa hedabide independienteetan eta sare sozialetan argitzen joan zen. Akusatuen ingurua ere oso baliagarria izan zen gertutakoaren inguruko informazio zehatza izateko.
Erretratatuak pixelatutak agertzen dira. Zergatik?
Babesteko. Haien bizitzak nahiko erakutsi dituzte, eta ez diegu bisibilitate gehiegi emateagatik arazoak sortzea nahi.
Zer esanahi du erakusketa honek? Zer kontatu nahi zenuen?
Bere garaiaren testigantza ematen duen artea egitea gustatzen zait; sortzea tokatu zaion garaiko araoetan aldeko jarrera hartzen duen artea. Ez zait arte dekoratiboa gustatzen. Lan hau zentzu horretan ulertu behar da.
Arcon erakusketa zentsuratu zuten. Zure ustez, zeintzuk izan ziren benetako arrazoiak?
Arco azoka Felipe VI.ak Espainiako Erregeak mustu behar zuen, eta guk uste dugu hau egin zela haren argazkia nire obraren ondoan ekiditeko. Hala ere, zentsurarekin sortutako efektua da gaur egun Espainian preso politikoa hitzak ohikoak izatea. Lehen oso bazterreko adierazpen bat zen, eta orain ez.
Erakusketa Altsasun dago. Zergatik egon behar du Altsasun?
Kaltetuak kontsolatzen laguntzeko balio dezake, elkartasun adierazgarri bezala. Gainera, jende guzitak ez dituela mass mediak kontatzen dituen istorioak sinisten erakusteko. Iritzi publikoari bizi garen benetako estatua erakusteko ere balio du.