Artelan kolektiboa sortzen

Guaixe 2019ko aza. 8a, 15:44

Preso Politikoak Espainia Garaikidean erakusketa oinarri hartuta, Altsasukoak Aske herri plataformak eta Iortia kultur guneak Santiago Sierraren egilearen obrari jarraipena eman dio eta artelan kolektiboa sortu nahi dute erakusketa ikustera joaten den pertsonen argazkiekin

Artistak egin bezala erretratu horiek pixelatu beharko dira eta horiekin Iortiaren fatxadan mural bat osatuko dute.

Sierraren erakusketaren harira antolatu duten ekintza kolektiboan parte hartzeko norbere bere buruari argazki bat egin behar du eta, ondoren, bi aukera daude. Alde batetik, Instragram sare soziala dutenek argazkia Instagram-eko istorioetatik egin behar da argazkia illusion of self izeneko iragazkia aplikatuta. Iragazki honetan argazkia zuzenean pixelatuko da. Ondoren, @iortia_kultura aipatu behar da eta #ALTSASU-PRESOS_POLITICOS_EN_LA_ESPAÑA_CONTEMPORANEA traola idatzi behar da eta argazkia igo. Iortiak argazki hori bere Instagram-eko istorioetan konpartituko du, beraz, kontua irekita izatea gomendatzen dute. 

Bestetik, Instagram sare soziala ez dutenek norbere buruaren argazkia egin dezakete eta Iortia kultur guneko whatsappera 676 017 519 argazkia bidali Iortiatik zuzenean haien Instagramera igotzeko. Konpartitutako argazkiak, beraz, Altsasu-Presos Politicos en la España Contemporanea mosaikoaren parte

Erlazionatuak

"Arteak lekuko izan behar du"

Erkuden Ruiz Barroso 2019 aza 11 Altsasu