'Presos Politikoak Espainia Garaikidean' eraskusketaren itxiera ekitaldia bihar

Guaixe 2019ko aza. 28a, 14:23

Jendearen erretratu pixelatuekin murala eginen dute bihar Iortia kultur gunearen fatxadan. IORTIA

Erakusketa oinarri hartuta, artelan kolektiboa sortuko dute. Bihar, ostirala, murala eginen dute Iortia kultur gunearen fatxadan. Altsasu auzia. Hiru urteko labirintoa jardunaldien bideoaren emanaldia eginen da ere

Bihar, ostirala, 19:00etan, Santiago Sierra artistaren Preso Politikoak España Garaikidean erakusketaren itxiera ekitaldia eginen dute. Erakusketa oinarri hartuta eta obrari jarrapena emaiteko asmoz Altsasukoak Aske herri plataformak eta Iortia kultur gunean ekintza kolektiboa egin dute: erakusketa ikustera joan den jendearen erretratu pixelatuak jaso dituzte eta argazki horiekin mural bat sortuko dute Iortia kultur gunearen fatxadan. Ekimenean parte hartu dutenak bere argazkia jartzera gonbidatu dituzte.

Erakusketa Altsasu Gurasoak taldeak eta Altsasukoak Aske herri plataformak Altsasu auzia. Hiru urteko labiritinoa azaroan antolatu dituzten jardueren artean zegoen, eta hilabete osoan zehar ikusgai egon da Iortia kultur guneko eraskuketa gelan. Hiru urteko labirintoa-ren ekimen guztiak biltzen dituen bideoaren emanaldia izanen da ere bihar erakusketaren itxiera ekitaldian.

 

Erlazionatuak

"Arteak lekuko izan behar du"

Erkuden Ruiz Barroso 2019 aza 11 Altsasu