Zangotzarra aldizkariak Aierraren berri eman du

Guaixe 2019ko abe. 17a, 12:25

Zangotzarra aldizkariaren aleak Arkatz liburu-dendan.

Rafael Blanco Arbek Mariano Aierra Redinen “No me avergonce del evangelio” liburuari buruzko artikulua argitaratu du Zangozako historia aldizkarian.

Enrique de Albret kultur elkarteak Zangotzarra aldizkariaren 23. zenbakia aurkeztu zuen ostegunean. Zangozako merinaldeko eta bertako pertsonen historia jasotzen du aldizkariak. Azken alean zazpi egilek artikulu bana idatzi dute. Horien artean dago Rafael Blanco Arbe, Guaixe aldizkariko Raf Atxuri kolaboratzailea. Blancok No me avergoncé del Evangelio (desde mi parroquia). Noticia del libro del lumbierino-alsasuarra Marino Ayerra izenburuko artikulua idatzi du aldizkarirako. Hartan Blancok liburuaren sorrera, argitaratzea eta banatzea hartu ditu hizpide. Horrekin batera, Aierrak Manuel Irujori igorri zizkion gutun batzuk, Constantino Salinasek egin zuen iruzkina eta Martin Soler Zangitu altsasuarrak liburuaren hedapenean eduki zuen ezinbesteko zeregina hartzen dira hizpide. Zangotzarra aldizkariaren ale batzuk Altsasuko Arkatz liburu-dendan eskuragai daude.