Foru plazan jolas-parkea jartzen hasi dira

Guaixe 2019ko abe. 17a, 15:09

Plazan haur ugari daudela eta halako azpiegitura bat plazan beharrezkoa zela jo zuen udalak. 

Altsasuko Udalak parte-hartze aurrekontuko 40.000 euro Foru plazan haurrendako jolas-parkea jartzeko bideratzea erabaki zuen irailaren 25ean. Gaur goizean hasi dira jolas-parkea jartzeko lanak.   Elizako erlojuaren azpian eta Jose Ulibarrenaren eskultura artean haurrendako bi jolas jarri dituzte eta ingurua hesi batekin inguratu dute. Zorua gomazkoa jartzea izanen da hurrengoa. Enpresatik azaldu digutenez, jolas-parkea jartzea egun gutxiko kontua izanen da.