Martxoaren 13an ateak itxi ondoren, Altsasuko etxegabekoen aterpeak joan den astean zabaldu zituen bere ateak berriro. Altsasuko Udalak zerbitzua berrezarri du. Aterpea kamineroena zen etxeetako batean dago, eta COVID-19ak sortutako osasun-krisialdiak irauten duen bitartean zabalik egongo da, 24 orduko zerbitzuarekin, kaleetan etxegabekorik egon ez dadin.
Aterpeak baldintza normaletan gehienez gau bateko egonaldia eskaintzen zien etxegabekoei, baina koronabirusaren krisialdiak irauten duen bitartean aterpeak ez du etxegabekoen egonaldia mugatuko eta krisiak iraun beste aterpean egoteko aukera izango dute etxegabeek. 24 orduz, baina zortzi pertsona beharrean lau besterik ez. Jakina, zerbitzua eskaini eta jasotzen dutenen osasuna bermatzeko beharrezkoak diren neurriak hartuko dira: distantziak errespetatu, tenperatura hartu (37,5º baino gehiago izatekotan osasun etxearekin harremanetan jarriko dira) eta beste.