2019an Gaztewood Altsasuko Gaztetxearen hirugarren film laburren herri lehiaketa antolatu zuten. Lehiaketa arrakastatsua izan zen aurkeztutako lanen kopuruagatik eta publikoaren parte hartzeagatik. Izan ere, film laburren proiekziorako eta Burunda frontoian ospatutako galarako sarrerak agortu ziren. Altsasuko Gazte Asanbladako kideek lehiaketa amaitzean azaldu zuten arabera, aurkeztutako lanak ikusteko aukera izango zen, zerbait prestatzen ari zirelako. Baina koronabirusak sortutako konfinamenduari aurre egiteko, Gaztewood-eko antolatzaileek film laburrak ikusgai jartzea erabaki dute.
Film laburrak:
- Azken afeye
- Iepaaa!,
- Hippielongi askatu!
- Maskarita. Ilunpetako izakia Vol. I
- Terror en zona vasca
- Altsasu eta kuadrilla isolatuak
- Aske izan arte
- Behind wild nature
- El mundo es tuyo
- Jaio. Juerga. Hil
30. urteurrena
Aurtengo urtea garrantzitsua da Altsasuko Gaztetxearendako, izan ere, urrian 30 urte beteko dira Socorroren Etxea okupatu zutenetik. Altsasuko Gazte Asanbladak jakinarazi duenez, hainbat ekimen martxan jartzeko prest daude eta, oraingoz, konfinamendu egoera dela eta sare sozialen bidez Gaztetxearen historia gogoratzeko deia egin dute: astelehenero sare sozialetan Gaztetxean bizitako uneen argazkiak igoko dituzte. Hortaz, gaztetxean izandako "bizipenak" igotzeko gonbitea luzatu du AGAk, #berroAGAldia traola erabiliz.