Koronabirusak erangindako egoeraren ondoren, azokak herrietara itzuli dira. Altsasukoa bi eremutan banatu dute azoka: Iortia zabalgunean eta Baratzeko bide plazan elikagaien azoka dago eta Zumalakarregi plazan arropa, zapata eta bestelako produktuen azoka. Erabakia salmahaien artean distantzia gordetzeko eta, horrela, erosleen artean ere distantzia mantendu ahal izateko hartu dute.