Hirigintza araudi berria egiteko prozesuan buru belarri sartuta dago Altsasuko Udala. Hura egiteko ezinbestekoa da Herritarren Partaidetza Plana garatzea. Altsasuko Udalak negu bukaeran ekin zion horri eta sektorekako lau bilera egun aurreikusi zituen. Baina COVID-19 gaixotasuna etorri zen parte hartze prozesuaren erdian eta osasun-arrazoiengatik aurreikusitako bi egunetako bilerak bertan behera utzi zituen Altsasuko Udalak.
Pandemiak eraginda, ezarritako osasun-agintariek ezarritako prebentzio-neurriak uneoro errespetatuz eginen dira falta diren parte hartze saioak. Iortia kultur guneko areto nagusian izanen dira bilerak.
Egutegia
Garagarrilak 22, astelehena
- 10:00etan Lezalde sektorea.
- 12:00etan Benta Zelai sektorea.
Garagarrilak 26, ostirala
- 10:00etan Arkangoa sektorea
- 12:00etan Mendizal sektorea