Adur, Jokin eta Oihan Zaballatik atera dira

Guaixe 2020ko uzt. 3a, 10:50

Hirugarren gradurako pasako zirela jakinarazi zieten atzo, eta horri esker espetxetik ateratzen hasi ahal izango dira. 

Adur Ramirez de Alda, Jokin Unamuno eta Oihan Arnanz 1326 egun preso egon ondoren espetxetik atera dira gaur, atzo hirugarren gradua ezarriko zietela jakin ondoren. Eta, gaur, hirugarren gradura pasa dira eta, beraz, gradu horrek ematen dituen espetxe onuren artean kartzelati atera ahal izatea da. Berriak informatu duenez, 9:15 aldera irten dira Zaballako espetxetik senideak eta lagunak zain zituztela.