Zirika Zirkus-en lan berria Altsasun

Guaixe 2020ko abu. 13a, 10:48
Zirika Zirkus konpainiak 'Berrerabizi' ikuskizuna Irañetan mustu zuen. IZASKUN BENGOETXEA

Berrerabizi ikuskizuna izanen da bihar, ostirala, 19:00etan, Iortia zabalgunean, Altsasuko udako kultur programazioaren barruan.

Zirika Zirkus konpainiaren lanek mezu soziala izan ohi dute eta, oraingoan, birziklatu aurretik produktuei bizi berri bat emateko egin daitekeenari buruz hitz eginen du Berrerabizi lan berrian. Ikuskizuna ekainaren bukaeran mustu zuten Irañetan. Bihar, uztailak 14, ostirala, 19:00etan, Iortia zabalgunean eskainiko dute. Familiarteko ikuskizun bat da.  

Aurreko astean, Altsasuko udako agendaren barruan, Hutsun eta Ortzi taldeen Urbasa ikuskizuna izan behar zen, baina kide baten lesio batengatik atzeratu behar izan dute eta emanaldiaren data berria laster jakinaraziko dute.