Julene Mazkiaran Aramendi kiromasajista altsasuarrak 7 urte daramatza AFINA-k (Asociacion Fibromialgia de Navarra) Sakanako Mankomunitatearen eta Osasun Etxeen laguntzarekin antolatutako ikastaroa gidatzen, fibromialgia eta halako gaixotasunak dituzten pertsonen osasuna hobetzeko jarduera fisiko espezifikoa eskaintzen, hain zuzen ere. Halako egoeran daudenei ikastarora etortzea animatzen die, "on egingo dielako". Ikastaroa Irurtzunen, Etxarri Aranatzen eta Altsasun eskaintzen da.