Eva Azpilikueta etxean

Guaixe 2020ko abe. 2a, 11:02

'Etxerik txikiena' antzezlana izanen da bihar, abenduaren 3, 17:00etan, Iortia kultur gunean. Ikuskizuna martxoan egitekoa zen, baina konfinamenduagatik atzeratu behar izan zuten. Azkenean, bihar ariko da aktore altsasuarra herrian. 

Eva Azpilikueta akotre altsasuarrarendako 'Etxerik txikiena' antzezlan bat baino zerbait gehiago bada. Duela urte bat mustu zutenetik arrakastatsua izaten ari da, eta 2019ko Feten jaialdian aktore onenaren saria irabazi zuen familiarteko ikuskizunean egiten duen lanagatik. Azkenean, bihar, abenduaren 3an, Altsasura iritsiko da. Izan ere, haur errefuxiatuen istorioa kontatzen duen antzezlana martxoan izan behar zen Iortia kultur gunean, baina konfinamenduagatik atzeratu behar izan zuten. Bihar, 17:00etan, Iortia kultur gunean izanen da emanaldia, eta errefuxiatuen egoera haurrei gerturatzeko aukera ematen du antzezlan. 

Azpilikueta Bettina da eta Laura Villanueva aktorea Noma. Errefuxiatuen gune batean elkartzen dira. Lehenengoa egoera horretan berria da, eta bigarrenak bertan nola biziraun erakutsiko dio. 

Erlazionatuak

"Kontatzen dugunak asetzen gaitu"

Erkuden Ruiz Barroso 2020 uzt 28 Altsasu