Larunbatean Saudi Arabiako bidea hartu zuen Iñaki Mugika mekanikari altsasuarrak. Club Aventura Tuareg taldeko pilotuen asistentzia egingo du ilbeltzaren 3an hasiko den Dakarrean. Bere lehen Dakarra izanen da, eta esperientzia bizitzeko irrikan dago. Dakarra munduko rallyrik garrantzitsuena da, biziraute proba. Egunsentitik gauera aritzen dira pilotuak, eta mekanikarien lana are gehiago luzatzen da, "basamortuko tenperatura aldaketak eta areak sekulako kalteak egiten dizkielako motorrei".