Salazar argazki zaharren albumengatik saritua

Guaixe 2020ko abe. 28a, 10:26

Begoña Salazar Romo saria jasotzen. Argazkia: Getxoko Udala.

Getxoko Udalaren Ondarearen Aixe Getxo! Saria jaso zuen joan den hilaren 17an.

Begoña Salazar Romoren argazki-liburuak ezagunak dira Altsasun eta Olatzagutian. Altsasuarrak garai bateko argazkiekin herriei edo gaiei buruzko bildumak osatzen ditu. Haiek ikusgai izan dira Burundako bi herrietako kultur etxeetan, eta haietako mordo bat Altsasuko liburutegi publikoan daude. Historia hurbila iruditan ikusi edota memoria ariketa egiteko aukera aparta ematen dute Salazarren liburuek. 

Eta hala uste du Getxoko Udalak. Horregatik, egile altsasuarrari Ondare hautemangarria eta hautemangaitza saria eman zion hilaren 17an, “herriko eta Portu Zaharreko argazki zaharrak bildu ditu eskuz egindako 200 albumetan” jasotzeagatik. Aixe Getxo! Sariketako 14 mailetako bat da hori. Salazar gaur egun Getxon bizi da.  

Erlazionatuak