Sonia Alonso

"Pilota oso gustuko dut; azkenean kirol baten alde egin beharko dut"

Maider Betelu Ganboa 2021ko mar. 4a, 12:30

Sonia Alonso emakume todoterrenoa da: Pilotajaukuko pilotaria da, Altsasu taldeko futbol jokalaria, Dantzaleku-Sakana taldeko korrikalaria, Pilotajaukuko emakumeen pala eta pilotako entrenatzailea… Bere kabuz entrenatzen du pilotan, ahal duenean, baina emaitza paregabea da: aurten Nafarroako 2. mailako Banakako eta Binakako txapelak irabazi ditu, azken hau Udane Vergararekin.