Naiara Diez Fernandez

“Maila gorenean eta Gernikan izatea, erretiratzeko modu bikaina izan da”

Maider Betelu Ganboa 2021ko api. 9a, 12:00

Bere ibilbidearen gorenean utzi du saskibaloia Naiara Diezek, Lointek Gernika taldeko kapitain altsasuarrak. Trofeorik garrantzitsuena ibilbide honetan egin dituen lagunak direla oso argi du eta esker oneko hitzak izan ditu mundu guztiarendako.