Intxostiapuntako berriemaileei eskertzea

Guaixe 2021ko eka. 4a, 09:56
Intxostiapuntako 2020-2021 ikasturteko berriemaileak ikasturte hasieran. ARTXIBOA

Gaur, ekainak 4, 18:00etan, Altsasuko gazte gunean berriemaileen gala izanen da. Ikasturtean zehar gaztetxokoaren eta ikastetxeen arteko komunikazio zubia izan diren gazteei aitortza emanen diete. 

Ikasturtean zehar Intxostiapunta gazte gunean eta gazteen artean zubi lanak egiten dituzte berriemaileek. Gazteria Zerbitzuaren informazioa gazteen artean zabaltzea da haien egiteko, baita gazteen iritziak eta interesak gazte gunera eraman ere. Egindako lana aitortzeko Berriemaileen gala eginen dute gaur, ekainaren 4, 18:00etan, Intxostiapunta gazte gunean. Jonathan Laura, Mara Martis, Aitziber Da Costa Taboada, Cristina Matias Tapia, Eneko Andueza eta Cristian Juarez Melchor izan dira ikasturte hontako berriemaileak. Gaurko galan diploma jasoko dute.

Bestetik, Intxostiapunta gazte gunearen jardueren udako oporren aurretiko azken asteburua izanen da. Agurtzeko jarduera bereziak prestatu dituzte: bihar, larunbata, 18:00etatik aurrera Txoborro magoaren emanaldia izanen da eta, ondoren, afaria. Igande arratsalderako DeathBass DJ saioa antolatu dute.

Erlazionatuak

"Hemen barruan dagoena zerbait bizia da"

A. Alvaro Igoa eta E. Ruiz Barroso 2020 aza 10 Altsasu