Espainiako Auzitegi Nazionalak Altsasuko auziko lehen epaia garagarrilaren 1ean eman zuen epaia: 79 urteko espetxe zigorra epaituendako (300 urte eskatzen zuten). Epaiaren ondoren, 2018ko garagarrilaren 5ean, Aratz, Iñaki, Jonan eta Julen atxilotu zituzten. Bigarren aldia zen atxilotzen zituztena (2016ko azaroaren 14tik abenduaren 20era egon ziren preso). 88 guardia civilek parte hartu zuten sarekadan eta 27 ibilgailu erabili zituzten.
Gaur egun Jonanek eta Julenek astez Zaballako kartzelara joan behar izaten dute lotara eta asteburuak han ematen dituzte. Aratz eta Iñaki 2019ko abenduaren 20tik daude aske, 804 egun preso egon ondoren. Duela hiru urte atxilotutako laukoteak 1.132 egun egin ditu zigorpean. 2016ko azaroaren 14ko atxiloketaz geroztik 2020ko garilaren 3ra arte Adur, Jokin eta Oihan preso egon ziren (1.337 egun). Zigorpean 1.666 egun daramatzate.
Kalean dauden auzipetuek hainbat neurri bete behar dituzte eta bizimodua mugatua dute. Esaterako, Marc Parramon Borik eta Amets Arzallus Antiak Docs Barcelona jailadian Altsasu (Gau hura) lana aurkeztu zuten maiatzaren 22an. Ikus-entzunezkoaren hiru protagonistetako bat da Abad eta ezin izan zen Bartzelonara joan. Azkenik, kartzela zapatu behar izan ez zuen auzipetu bakarra Ainara izan zen. Urte eta erdiko zigorra jarri zioten, baina hainbat kontrol neurri bete behar izan zituen.