Iñaki Abad Altsasuko auzian auzipetua, Bel Pozueta Adur Ramirez de Alda auzipetuaren ama eta Aritz Leoz Altsasukoak aske plataformako kidea eta Abaden laguna dira Altsasu (Gaur Hura) dokumentaleko protagonistak. Lau urtez Marc Parramon Bori dokumentalgileak eta Amets Arzallus Antia kazteariak jarraipena egin diote. "Giza ikuspegitik" egindako lana da, Arzallusek esan bezala. Ikus-entzunezkoa aurrera eramateko crowfounding kanpaina egin zuten Marmoka Films eta Massa d'Ors ekoiztetxeek, eta ETBren, TV3en eta Altsasuko Udalaren laguntza izan zuten ere. Zenbait jaialditan parte hartu ondoren, eta crowfunding-ean laguntza emadako mezenasei bisualizazio pribatua eskaini ondoren, Altsasu (Gau Hura) irekian eskainiko dute bihar, ilbeltzak 18, 23:15ean, Kataluniako TV3 telebistan, Sense ficció saioaren barruan.
Dokumentala Presumptes culpables: els altres Altsasu lanaren mustutzearen ondoren emitituko dute. Anna Sanmartí dokumentalgileak eta Albert Segura kazetariak egindako dokumental honetan Adur Ramirez de Alda eta Jokin Unamuno Altsasuko auziagatik auzipetuak espetxetik atera ondoren Kataluniara joanen dira eta bertan dauden zenbait auzien biktimekin hitz eginen dute eta jasotako elkartasuna itzuliko dute, sortzaileen esanetan. Presumptes culpables: els altres Altsasu dokumentala bihar, 22:05ean, eskainiko dute, TV3en, Sense ficció-n.