Atletismoa

Altsasuko Kros Herrikoia eta NKJ-etako erreleboak

Maider Betelu eta Gema Lakuntza 2022ko urt. 17a, 12:00

Juan Carrascal eta Lorea Burgete gailendu ziren 0 gradu azpian jokatutako Altsasuko Kros Herrikoian. Nafarroako Kirol Jokoen erreleboetan 10 urtez azpiko proban Dantzaleku izan zen azkarrena

Goiz guztiko atletismo jarduna hartu zuen Dantzalekuk igande goizean. Altsasuko Kros Herrikoia 9:45ean abiatu zen, 0 azpitik 6 grado zeudela, eta Juan Carrascal santurtziarra eta Lorea Burgete lekunberriarra gailendu ziren Altsasuko zirkuitu ederrari hiru itzuli eman eta gero. Lehen sakandarrak Felix Benjumea altsasuarra eta Erkuden San Martin etxarriarra izan ziren.

Ondoren Nafarroako Kirol Jokoen errelebo probak jokatu ziren, 18, 16, 14, 12 eta 10 urtez azpiko kategorietan. Parte hartze handia izan zuten proba ikusgarri hauek eta jendetza bildu zen Dantzaleku eta Usolarrain paraje ikusgarrietan. Dantzaleku Sakana taldeko kideak bertan aritu ziren, gustura, eta 10 urtez azpiko proban azkarrenak izan ziren. Erreleboak bukatzerakoan hasi zen proba nagusia, Altsasuko 36. Krosa, aldi berean Nafarroako Kros Luzeko Txapelketa izan zena.

Erlazionatuak

Korrikalari onenak Altsasuko Krosean

Maider Betelu Ganboa 2022 urt 14 Bakaiku