Espero bezala, sekulako ikuskizuna eskaini zuten Altsasuko Krosean lehiatu ziren atletak. Nafarroako Txapelketa zenez, korrikalari nafar onenak lehiatu ziren Dantzalekun. Faboritoen artean zegoen Javier Nagore lesionatu egin zen eta Abdelkader Al Gham (Grupompleo) iritsi zen lehena Dantzalekuko helmugara. Herritartasunik ez duenez, helmugan bigarren sartu zen Jaouad Boualame (At. Albacete) izan zen Nafarroako txapelduna. Israel Arbizu etxarriarra (Hiru Herri) izan zen lehen sakandarra, 18. postuan.
Emakumezkoetan Alicia Carrerak (Grupompleo) jantzi zuen txapela, Vanesa Pacha (Hiru Herri) bigarrenari ia bi minutu aterata. Emakumezkoetan ez ziren sakandarrak aritu.