Hamaikagarren urtez ospatuko dute irailaren 3an, larunbatean, Ospa! Eguna, Altsasun, Poliziarik ez! Langileon aurkako errepresioa gelditu lelopean. Ospa! mugimendutik adierazi dutenez, "poliziaren normalizazioa, presentzia eta errepresioa handitzen doazen garai hauetan, edozein gorputz polizialaren beharraren kontra agertuko da Ospa! beti".
Ospa! eguneko egitaraua
Irailak 3, larunbata
- 12:00 Hitzaldia: Poliziaren eredua eztabaidagai, Iortia kultur gunean
- 14:30 Bazkaria, Iortia plazan
Txartelen salmenta: Arkangoa, Lezea eta Txalaparta abuztuaren 31eko eguerdira arte 12 eurotan. Aukera beganoa egonen da, txartela erostea beganoa eskatu. - 18:30 Manifestazioa: Poliziarik ez! Langileon aurkako errepresioa gelditu, Altsasuko plazatik
- 22:00 Kontzertuak: Habemus Papam eta Katarsia