Literatur solasaldia Leire Ibargurenekin

Guaixe 2022ko aza. 29a, 10:58
Leire Ibarguren idazlea. UZTARRIA.EUS

Abenduaren 12an, astelehena, Liburu dasta ekimenaren literatur solasaldia izanen da Iortia kultur gunean.

Sakanako Mankomunitateko Berdintasun eta Euskara zerbitzuek Liburu dasta: Literatur solasaldiak idazleekin ekimena antolatu dute. Sasoi honetan bi gonbidatu izanen dira; Alaine Agirre eta Leire Ibarguren. Ibarguren abenduaren 12an, astelehena, 18:30ean, izanen da Altsasuko kultur etxean. Petare. Miren Egigurenen puskak liburuaren inguruko solasaldia eginen du. Miren Egiguren Caracasetik Euskal Herrira itzuli da. Zapata kaxa batean bere bizitza osoa sartzen da, eta puxka horietatik abiatuta kontatu dio bere bizitza idazleari.