Pamplona Negra jaialdia liburutegian

Guaixe 2023ko urt. 16a, 14:16
Jon Arretxe Iortian. ARTXIBOA

Ilbeltzaren 24an, asteartea, Jon Arretxe idazlearen 'Hiriak eta nobela beltza' solasaldia izanen da Altsasuko liburutegian. 

Ilbeltzaren 16tik 21era izanen da Iruñeko Baluarten genero beltzeko nobela eta zinemaren jaialdiaren bederatzigarren edizioa. Aurtengo leloa Hotzetik sortu zen eleberria da eta gonbidatutako herrialdea Norbegia da. Egunotan nobela beltzaren inguruko solasaldiak, tailerrak eta abar izanen dira Iruñean eta  ilbeltzaren 24tik 28ra, jaialdiaren barruan, Nafarroako liburutegietan idazle nafarren solasaldiak izanen dira. Sakanara ere helduko da jaialdia eta ilbeltzaren 24an, asteartea, 18:30ean, Arbizun bizi den Jon Arretxearen Hiriak eta nobela beltza solasaldia izanen da, Altsasuko liburutegian. 

 

 

 

Erlazionatuak

Toureren zortzigarrena

Erkuden Ruiz Barroso 2021 abe 22 Arbizu