Kinto egunak Altsasun

Guaixe 2023ko otsailaren 6a

Santa Ageda egunean kintoen buruzagiek aginte makila hartu eta bost eguneko ospakizunei hasiera eman zioten. Banan-banan opilak jaso eta saldu zituzten. Geldialdi bakoitzean jota eta porrusalda dantzatzen zuten. Bitartean, eskean aritu ziren ere.