Salinasen biografia liburu batean jaso du gobernuak

Guaixe 2023ko ots. 28a, 10:03

Liburuaren aurkezpenean Miguel Moreno, Javier Remírez, Angel Pascual eta Eduardo Martinez. NAFARROAKO GOBERNUA

Nafarroako Gobernuak argitaratu duen Nafarroako Foru Aldundiko lehendakariordeak II. Errepublikan. Amaya Gúrpide Rubio erratratuak liburuan dago. Haren irudia Nafarroako Jauregian dago, foru erkidegoko gainontzeko agintarien ondoan

Bigarren errepublika aldarrikatu ondoren, Probintziako Batzorde Kudeatzaile bat ezarri zen erregimen politiko berrira igarotzeko, lehendakariordea zen haren buru. Nafarroako Gobernuak “beharrezko justizia eta memoria” ekintza eginez, II. Errepublikako hiru lehendakariordeen irudiak Nafarroako Jauregiko agintarien erretratuen galerian jarri zituen 2021eko abenduaren 21ean. Constantino Salinas Jaca (1931ko apiriletik 1934ko ilbeltzera, diputatu zaharrena zelako aukeratu zuten altsasuarra), Serafín Yanguas Lagarda (1934ko ilbeltza-1935) eta Juan Pedro Arraiza Baleztena dira hiru lehendakariorde horiek (1935-1936ko garilak 18).

Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiak Salinas, Yanguas eta Arraizaren irudiei buruzko Nafarroako Foru Aldundiaren lehendakariordeak II. Errepublikan. Amaya Gúrpide Rubio erretratuak liburu elebiduna argitaratu du. Hiru zati ditu. Lehen zatian, liburuaren historia testuingurua errepasatu du Angel Pascualek. Bigarrenean, berriz, Salinas, Yanguas eta Arraizaren biografiak daude, Angel Garcia-Sanzek, Mikel Olaskoagak eta Eduardo Martinezek idatziak. Eta, hirugarren zatian, Amaia Gurpide erretratuen egileak jarraitutako sormen prozesua jaso da, baita Javier Monrealek idatzitako artistarekiko hurbilketa bat ere. Liburua 20 eurotan eskuratu daiteke. 

Lehen lehendakariorde eta Lehendakaritza, Berdintasun, Funtzio Publiko eta Barne kontseilari Javier Remirez Apestegiak aurkezpenean esan zuenez, hirurak ospetsuak izan ziren bere garaian. “Nafarroako korronte politiko nagusiak ordezkatu zituzten. Nafarroan dinamika demokratizatzaile eta erreformista ezartzeko aukera galdua ordezkatzen dute. Foruaren Hobekuntza 1982. urtea baino onartu aurretik Foru Komunitate demokratikoaren estatusa lortzeko aukera eman ziezagukeen; eskubideetan eta askatasunetan aurrera eginez, baita aurrerapen ekonomiko eta sozialean ere”. Remirezek gaineratu zuenez, “bidezkoa iruditzen zitzaigun garai hura eta bertako buruzagien ibilbidea aitortzea, eta, horregatik, Nafarroako Gobernuak Gurpideri erretratuak egiteko enkargua eman zion”.