Alokairurako 21 etxebizitzak urte akaberan eraikitzen hasiko dira

Guaixe 2023ko mar. 1a, 10:15

Lehenik ezkerreko eraikina jasoko da; alokairurako etxebizitzen eskaera balego, eskuinekoa. NASUVINSA

Gazteei, desgaitasunen bat duten pertsonei edo beste premia sozial batzuk dituztenendako izanen dira. Eskaera balego babestutako beste 21 etxebizitza eraikiko lirateke. 

Ualdera eta Kaltzada kaleen artean dagoen lursailean, Otadian, Altsasuko Udalak duen partzela batean Nasuvinsa enpresa publikoak alokairurako 21 etxe eraikiko ditu. Lanak egiten urte bukaeran hasiko dira eta hiru urte beharko da jendea bertan sartzeko. Lanek, zergarik gabe, 3.554.680 euro aurrekontua dute. Baina inflazioagatik handiagoa izanen da. Proiektua garatzen ari den bitartean Altsasuko Udalak altsasuarrei Nasuvinsaren etxebizitza eskatzaileen zerrendan ematea aholkatu die, ezinbesteko baldintza da babes ofizialeko etxebizitza bat eskuratzeko.