Dantza lehiaketen denboraldi arrakastatsua

Guaixe 2023ko eka. 5a, 15:26

Ilunabarra, Berpiztu eta Binahia dantza taldeko kideak irakasleekin 2023ko Euskadiko Dantza Txapelketa Nazionalean. UTZITAKOA

Irantzu Gonzalez Dantza Eskolako hainbat taldek apirilaren amaieran eta maiatzan jokatutako bi lehiaketetan eta Avilako finalean parte hartu zuten. Sariak ekarri zituzten Sakanara.

Apirilaren amaieran jokatu zen, Barakaldon, Euskadiko Dantza Txapelketa Nazionala eta bertan Irantzu Gonzalez Dantza Eskolako Ilunabarra Lakuntzako taldeak, Berpiztu Altsasuko taldeak eta Binahia bikote altsasuarrak parte hartu zuten. Dantzari sakandarrek bi sari ekarri zituzten: Berpiztuk hirugarren saria eta antolakuntzaren Izarrak saria eta Marcosek eta Norak osatzen duten Binahia bikoteak bigarren saria irabazi zuten.

Maiatzaren hasieran dantza eskolako zenbait dantzari Madrilen izan ziren BSDANSA Madrid dantza txapelketan. Berpiztu eta Txindoki taldeek, Binahia bikoteak eta Disdira bakarlariak parte hartu zuten bertan. Madrildik hiru sari ekarri zituzten: Berpizturen bigarren saria, Binahia Marcos eta Nora bikotearen lehenengo saria eta Paularen Disdira bakarkako lanaren lehenengo saria.


Berpiztu, Txindoki, Binahia eta Didira taldetako dantzariak eta irakasleak Madrilen. UTZITAKOA

Dantza txapelketen denboraldiarekin amaitzeko, Irantzu Gonzalez dantza eskolako hiru taldek Vive tu sueño txapelketaren Avilan jokatutako Espainiako Finalean parte hartu zuten, Muskizen sailkatzea lortu ondoren: Sua, Lamiak eta Oihuarima. Oihuarimak lortu zuen Grezian jokatuko den nazioarteko finalerako txartela.

Erlazionatuak