Sunsundeguik Volvo enpresako goi mailako bi autobus karrozatuko ditu. Horrek lan poltsa handituko dio, eta, ondorioz, langile gehiago behar ditu Ibarrea industrialdeko enpresak; zehazki, elektrizitatea, pintura, soldadura eta muntaketa sailetarako. Langile premia hori asetzeko, Sunsundeguik hautaketa eta prestakuntza prozesua ezarri zuen garilean.
Horren barruan, Sunsundeguik Nafar Lansarekin eta Hezkuntza Departamentuarekin elkarlanean, kontratatzeko konpromisoa duen prestakuntza ekintza antolatu du. Langabeak trebatzeko hainbat ikastaro antolatu dituzte Altsasuko Sakana Lanbide Heziketa institutuan eta Burlatako Iturrondo Prestakuntza Zentroan. Azken horretan, langabeak pinturan trebatzen ari dira.
Zehazki, ekimenak trebakuntzarako hainbat ikastaro barne hartzen ditu hainbat modalitatetan, 40 eta 60 ordu arteko iraupena dutenak, zeinetan 220 pertsonaren partaidetza aurreikusten den. Prestakuntza horretarako, Nafar Lansarek ia 108.000 euroko dirulaguntza batekin kontatu da. Kontratazioko konpromisoa duten prestakuntza teoriko-praktiko horiek ahalbideratuko dute Sunsundeguiko ekoizpen prozesuan integrazio egoki bat pertsona hautatuendako. Trebakuntza ikastaroa despeditu bezain laster, Sunsundeguik aurreikusten du ikasleen %60 berehala kontratatzea.
Diruz lagundutako prestakuntzaz
Nafar Lansaretik kontratazioko konpromisoa duten prestakuntza jarduketak diruz laguntzen dira, helburua izanik pertsona langabetuak enpresen beharren arabera jaso ahal izatea prestakuntza. Oro har, ikastaroak 300 ordu artekoak izaten dira, hiruhileko batean zehar banatuta eta gutxienez partaideen % 40aren kontratazioarekin amaitzen dira, nahiz eta portzentajea handiagoa izan.
Langileak prestatzeko, enpresek edo sektoreek irakasle edo ikastetxeen kontrataziora jo lezakete, edo bere kabuz egin. Enplegutik, bestalde, hautagaien aurre-hautatzea egiteko kolaboratu daiteke, azken hautaketa enpresak egiten badu ere.
Programa horrek, eskatutako prestakuntza bat bermatzeaz gainera, zeinek ageriko eragin bat izango duen enplegagarritasunean, hautaketa prozesua hobetzen du, zeren langilerik egokienak kontratatu ahal dira, ikastaroetako partaideen artetik. Azken hilabete horietan, askotariko sektore motak atxiki dira programa honekin, esaterako, ostalaritza, energia berriztagarriak, logistika, eraikuntza, automobilgintza eta ibilgailuen konponketa, merkataritza edo informatika.